viernes, 1 de febrero de 2013

BIDASOA IBAIA

Bidasoa (Baztan bailaran Baztan ibaia deitua) Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdi zeharkatzen dituen ibaia da. Erratzun, Auza mendiaren magalean jaio eta Txingudin, Kantauri Itsasoan itsasoratzen da. Amuarrainek eta, batez ere, izokinek ospe handia eman diote.

IBILBIDEA:

Bidasoa Erratzun (Baztan) jaiotzen da, hemen elkartzen baitira Izpegi aldetik datorren Araneko erreka eta Auza mendiaren ekialdean sortutako Iñarbegi erreka. Azken honetan dago bere iturburu ezagunena: Xorroxin ur-jauzia. Hemendik aurrera Baztan udalerria zeharkatzen du iparrekialde-hegomendebalde norabidean, Oronoz-Mugairira ailegatuz.

Behin Baztan eskualdetik kanpora dagoela, "Bidasoa" izena hartzen du eta Malerreka eskualdean sartzen da. Malerrekako Doneztebe udalerrian, Ezkurra ibaiko urak batu ondoren, iparralderantz biratu eta Sunbilla zeharkatzen du.

Handik Bortziri eskualdean barneratu eta Beratik igarotzen da. Endarlatsan Nafarroa utzi ondoren Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga egiten du. Gero Irun zeharkatu eta azkenik Hondarribia eta Hendaia artean itsasoratzen da, Txingudiko badian.

IBAIADARRAK:

Bidasoak ibaiadar ditu Zeberia, Ezkurra, Iruribieta, Latsa, Tximista, Onin, Zia, Endara eta Jaizubia errekak.


LUZERA: 69km

ARROA:  710 km²

ITURBURUA: Errutzu.

IBAI AHOA: Txingudi > Kantauri Itsasoa.











4 comentarios:

  1. Kaixo lagunok ,
    Blog hau , ikaragarri gustatu egin zait zeren eta honen bidez , lehen ez nekizkien gauzak ikasi ditut eta Euskal Herriko ibai batzuei buruzko informazioa eman didatelako .

    Ere asko gustatu egin zait igo duten arrgazki batzuk , ikaragarri politak dira .

    Seguru nago irabaziko dutela 1. saria lan ikaragarri honekin .

    ResponderEliminar
  2. Kaixo lagunok ,
    Blog hau , ikaragarri gustatu egin zait zeren eta honen bidez , lehen ez nekien gauzak ikasi ditut eta Euskal Herriko ibai batzuei buruzko informazioa eman didatelako , hain zuzen ere , Bidasoari buruz , adibidez .

    Ere asko gustatu egin zait igo duten argazki batzuk , ikaragarri politak eta onak dira .

    Seguru nago irabaziko dutela 1. saria lan ikaragarri honekin , dudarik gabe.

    Alvaro

    ResponderEliminar
  3. Kaixo Ane Aguirre naiz!!
    Blog honetan Euskal Herriko ibaietako informazioa nahiko bitxia da. Oso ideia ona iruditu zait Bizkaiko zein Gipuzkoako ibaiak banatuta egotea. Gaia honetaz ez da asko hitz egiten gaur egun baina oso ondo dago ibai nagusien datuak laburbiltzea eta zehatz-mehatz azaltzea bakoitzaren gauza bitxienak!
    Nire gustukoa izan da dena beltza izatea eta argazki erekargarriak jartzea seritasuna edo homogenitatea galtzeko. Argazkia oso polita da zeren eta Euskal Herriko ibaien ezaugarri nagusia argazki honetan agertzen da oso ondo plasmatuta ( fondoan dagoen argazkia). Eskuineko partean dauden argazkiak oso ondo daude, nahiz eta bigarren Euskal Herriko ibaien argazki bat ez izatea. Orokorrean nire gustukoa izan dela esan dezaket!!

    ResponderEliminar
  4. Kaixo lagunok ,

    Blog honi eta egin dutenei esker , lehen ez nekizkien Euskal Herriko ibaiak ikasi ditut , eta hori eskertzekoa da , zeren eta edozertarako erabilgarria izan daitake , hain zuzen ere .

    Bertan ageri diren argazki gehienak , izugarri politak dira , eta egia esaterako , nire gustokoak izan dira .

    Planteamenduari dagokionez , bloga , ez da oso deigarria , baina edukia eta argazkiak oso onak dira . Asko gustatu egin zait lan hau .

    Alvaro

    ResponderEliminar